Ametzagaina gotorlekua Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute |
Harrizko aiztoak (Ametzagaina) Ametzagaina orain dela 25.000 urte egiten ziren aiztoak zantza honetakoak ziren. (Aranzadi, 2016-11-26) |
Lehen arrastoak Aranzadi elkarteko Paco Barriok aurkitu zituen, ezustean, 2005ean.
Geroago ikerketa sakonagoak egin dituztenean harriz egindako industria litikoari dagozkion hainbat pieza berreskuratu dituzte.
"Aranzadi Zientzia Elkarteak" aspaldi zituen uzteak baieztatu zituen: ehiztari biltzaileek Ametzagainako muino hartu ohi zuten aldi baterako bizilekutzat.
2014an:
"Journal of Anthropological Research" aldizkarian argitaratu zuten aurkikuntza guztiak artikulu zabal batean.
Garai hartan harria antzera lantzen zuten beste herri eta kulturekin komunikatuta egon behar ziren.
100 kilometroko erradioan daude beste aztarnategi hauek:
Le Basté
Tercis
Pujo-le Plan
Brasempouy
Isturitze
Gatzarria
Lezia
Alkerdi
Amalda
Irikaitz
Ekain
Aldatxarren
Aritolinako koba
Bolinkoba
Prado
Pelbarte
Coscobilo
Mugarduia
Gerora, egungo Parte Zaharreko herrigunean erromatarren garaiko giza kokaguneak egon ziren, Santa Teresa komentuan egin diren indusketetan aurkitutako aztarnek adierazten dutenez.
Donostiari (bertako monasterioari) buruzko lehendabiziko aipamenak X eta XI. mende hasierakoak diren arren, Nafarroako Antso Jakitunak 1180. urte aldera eman zion hiri-gutuna, lehenagokoa ez ote den adierazi izan bada ere.
Jose Luis Orellak azaldu du hiri-gutun hori Lizarrako 1164ko foru hedatuan oinarritu zela:
artikuluen % 60 inguru.
Hala ere, bere berezitasun handiena itsasorako forua izatea da, Antso Jakitunak Nafarroaren itsas merkataritzaren portu nagusi bihurtu nahi baitzuen Donostia.
Hauxe da Europako lehendabiziko itsas forua, eta bertan biltzen dira Europako itsas lege zaharrenak.
Baiona luzaroan Nafarroaren portu izan zen, baina XI. mendean baliorik gabeko portu bat zuen, landetako hareak itsutua.
Horrek emigrazio handi bat eragin zuen Baionatik eta Gaskoiniatik (gaskoiak, "franko" deituak), Urgull magaleko hareatzan finkatu zena Erregearen abantailek erakarrita:
Orioraino, libre ziren merkataritzan aritzeko.
Ordurako, Santa Maria eta San Bizente Antiguakoa aipatzen dira, eta Antso Jakitunak Izurungo monasterioa eman zien dohaintzan.
Lehena bertako "nafar"en eliza zen, eta bigarrena, berriz, -gaskoiena, Manuel Lekuonak azaltzen duenez.
Gero eta handigoa zen, ordurako, itsas merkataritza Europa iparraldearekin.
1200. urtean Alfonso VIII.a Gaztelakoak Nafarroa inbaditu zuen, eta Gipuzkoan portu garrantzitsuak eskuratu:
Mutriku, Getaria, Donostia, Hondarribia, etab.
Konkista hori sendotzeko, Gaztelako erregeak berretsi egin zuen Donostiaren nafar forua 1204an.