Oso keskatuta nabil bere jarreraz.
Egun osoan aulki batean eserita egoten da
eta aulkiarerin hitz egiten du:
"Goazen poliki-poliki Bonaparte, lasai joateko esan dizut,
bestela lurrera botako didazu eta min hartuko dut...!"
"Hamaika aldiz esan diot, baina alferrik da"
esan dit,
"nik esandakoari ez dio kasurik egiten!"
Eta nik berari ea zer egiten duen aulkiaren bizkarraldean
beti aulki horrekin hitz egiten galdetzen diot.
"Zaldun bat izan nahi dut aita bezala, Napoleon naiz eta...
baina...zein aulki, zein aulki...!
zaldun polit horrek Bonaparte izena du!"
erantzun dit.
"Baina aitak ez dauka zaldirik eta aulkiak ez dira zaldiak!"
esaten diot.
Napo jaio zenean, herriko apaisak gure gurasoei esan zien:
"Izen dotore bat nahi baduzue, ba...Napoleon...Bonaparte bezala!"
Egun batean esan zidan:
"Oso mutil ederra ikusten dut egunero, ongi ezitako mutila gainera!"
Nik berari: "Non? Nor?", eta berak: "Ni neu, ispilu horretan...!"
"Zulo handi bat egin dut lorategian, hor behean...behean infernua dago"
esaten du, eta lagunek berari ea infernua non dagoen galdetzen diote,
jota dagoela ala...psikiatrarengana joan behar duela...!
"Napo zoroa dago..., Napo zora dago..."
iseka egiten diote.
"Bi gizon leihotik kalera erori dira eta hil dira", esan zidan
"bata hirugarren pisuan eta bestea bederatzigarren pisuan bizi ziren,
eta gizon hau beste gizona baino gehiago hil da: hiru aldiz gehiago!"
"Baina Napo, hil bazara hil zara eta kitto", esan nion
"hemen ez dago gehiago eta ez gutxiago"
Berak haserretuta: "Baietz...! Baietz...!"
eta kolpe batez betaurrekoen kristalak apurtu zizkidan.
Batzuetan oso haserretu egiten da.
Nik esaten dio nire buruari: "Harrizko bihotza du horrek...!"
Ez da egia. Denek maite dute onbera hutsa delako.
Baina zoratu egingo nau...!
"Nik ez dut inoiz negar egiten", esaten du,
"osasunareko negar egitea kaltegarria delako...
osasunareko barre egitea komenigarria delako"
eta gauero ohera sartu aurretik barrez aritzen da.
Zoritxarrez, aulkiek ez dute inoiz barre egiten.
Bonapartek -gizajoa!- ez daki barre egiten...
"Bonaparte maitea...zaldi polit hori...iribarre egin, mesedez...!
Zertan ari zara hor...alferrontzi...denbora alferrik galtzen...?"
Egun batean, Napok begiekin eta aoharekin
imintzioak egiten zituen...eta...
(...ni ez nago, ez, burutik jausia...
badakit zer esaten dudan...!)
...baina...gezurra badirudi ere...
Bonapartek itxura ikusi...
eta barrez...eta barrez...hasi zen...!
...pozez gainezka jarri zen Bonaparte...
...eta Napori...
...begietatik malkoak zerizkion...!!
.
Marc Chagall (1887-1085) "Mounting the Ebony Horse" (1948) |