![]() |
| Michal Mozolewski "L´Étrange" |
Gauerdiko isiltasuna...
...ilargia ibaian ispilatzen zen...
...haizeak zuhaitzen artean xuxurlatzen zuen...
"Zerbait ikaragarria gertatuko den susmoa dut...
...berriz ez zuela egingo hitza eman zidan...
...hitzeko gizona zela eta...
...baina gezurra esaten besterik ez daki...
...gezurrak...
...beldurra ematen dit berarekin hitz egiteak...
...pertsona gaiztoa da eta beti iruzur egin nahiko dizu...
...zital horrek bakarrik utzi ninduen arazo guzti haiekin...
"Zure hitza hautsi zenuen agindutakoa bete ez zenuelako...!"
"Zergatik etorri zara berandu? Esan egia, ez engainatu!"
...isilune luzea...
...isilune luze horretan ondoren zu hasi zinen hitz egiten...:
"Niri ez iezadazu horrela hitz egin!"
"Nazka-nazka eginda nago zure aholku madarikatu horiekin!"
...gorroztoko begirada...
"Hitzak...hitzak... nazkatuta nago...
Esanak haizeak daramatza!"
...irri maltzurra...
...hemendik urrutira alde egingo duela...
...beti gauza bera esaten didazu...
...baina ez dut uste hori egia denik...
...ekaitzaren orroa...
...norbait ikusi dut inguruan...
...ez dakit zeren bila dabiltza...
...ate ostean eskutatu da...
...zein da hori...
...beldurrak nago...!"
Off ahots:
"Tiroak gauaren isiltasuna hautsi zuen...!"
"Oihu bat entzun zen...!"
Eguneko Albisteak
"Zoritxarreko gertaera. Hitz bitan kontatuko dizuet han gertatua:
Tiro bat entzun zen. Eta oihu bat. Heldu zirenean emakumea hilik zegoen. Kriminala harrapatu zuten. Hiltzalea emakumearen senarra da.
(...emazteari oso tratu txarra ematen ziotela zurrumurrua zebilen...)
Hitz gutxiko gizona zen. Hitzerdiko esaten zuen beti gauzak. Poliziak atxilotua jo zuen.
"Gertakari horiek isilean gordeta ez duzu ezer irabaziko!" "Zure isiltasuna saltzen zaitu!"
(...barre isila...)
Itxaroten zuten bitartean isilik egon ziren. Isiltasuna etetea eta adierazpen batzuk egitea erabaki zuen. Hitz batean:
Atzeko atetik sartu zen isil-isilik. Traizioz eraso zion. Tiroz hil zuen. Gero emaztea utzi eta amorantearekin alde egin zuen. Emazteak ez diote dibortziorik eman, eta..., egina egin eta kito!
(...senarrak adarrak jarri omen dizkio mihi arinek ziotenez...)
Gertatearen inguruan zalantza ugari dago. Haren heriotzaren albisteak atzekabe handia sartu zen. Hilketa tragedia izan da familiarentzat. Ezbeharraren ondoren burua ezin altxatuta dabiltza. Emakume on-ona zen...
(...herio-mehatxua egin ziotela ahota zebilen...)
Albisteak denok hunkitu gintuen"
Neguko gaualdi luzeetan...
...etxe zaharrean mamua ikusten zela zurrumurrua zebilen...
...ibaian ispilatzen zen ilargiak eta etxe zaharreko mamuak
gaueko iluntasunean elkarrekin ihes egin zuten...
...hitzak...haizeak eraman zituen...
