Guy Denning |
Elkar eta ibaian ispilatzen den mamua elkarren antzekoak dira, elkar ezagutzen dute eta ondo elkartzen dira.
Lehen ere badute elkarren berri:
garai hartan gizakiak oraindik sua ez zuenenan, ohartzen bazitzaion bere elkarrekikoari.
Hau da, elkarrekiko menpetasuna, are gehiago, elkarrekiko amodioa -biek maite dute elkar-
Hala ere, gizagaixoek badute berengan makina kezka!
"Elkarrek ez zekiela ibiltzen zurrumurrua zebilen...
Elkar jaio zenean
mamu guztiek hegaz egiten zekitela esan ziotela
baina luze gabe ohartu zela kate motz eta astun batez
hankak harkaitz bati lotu zizkiotela
eta zutik ibili ezinik
goizetik gauera herrestaka ibili behar zuela
eta ea nola ibil zitekeen...galdezka zebilela..."
(zurrumurrua zebilen...)
Edonork daki ispilu gehienek ez dutela irudimen handirik izaten ezta sentimendurik ere
elkargaitzak eta elkartezinak direla.
Gau batzuetan ispilu baten aurrean Elkar su bizian, burutik eginda ikusten dugu:
Elkarrek ez dezake inoiz bere burua ikus ispilu horretan...!
Ispiluak Elkarri ikustezina dela eta gainera ez duela ez buru ez hankarik mamua delako esaten dio.
"Mihi arinek ziotenez...
Elkar txikia zenean
mamuek ez zutela inoiz ametsik egiten esan zioten
gero ametsak lapurtu zizkioten
eta bihotza apurtu egin zioten eta...
bere ametsak non zauden...
zergatik bihotzik ez zeukan...
honela galdezka zebilela..."
(mihi arinek ziotenez...)
Elkarrek ispilu gaizto horri ikustezina bada bere burua hil erantzun dio.
Ispiluak hori ezinezkoa dela burutik gabe ez dezakeelako bere burua hil...
...eta barre...eta barre...eta barre...egiten du goizaldera arte...
Elkarrek zera esaten dio bere buruari:
"Ispilu zital eta gezurti horrek ez du ezertarako balio, eskuinaldean dagoen atea ezkerraldean dagoela uste du. Buruaz joko dut! Buruz ikasiko du "eskuina" eta "ezkerra" zertzu diren!"
"Ahotan zebilen...
Elkar gaztea zenean
arranoa zela uste zuela baina
berehala kaiola batean sartu zutela
eta hegalak apurtu eta zapaldu zizkiotela
eta hegaz ezinean
askatasuna zer den...zer den...
galdetzen ziotela haizeari..."
(ahotan zebilen...)
Elkarri lagundu badiogu elkarrengana bildu behar duguela esan dio elkarri...
elkarrekin joango garela...!
Eta ideia bat bururatu zaigu:
etsaia elkarrenganatzea, ispiluaren aurrean jartzea eta elkarri begiratzea...
Honela...
ispilu horren aurrean jarrita gauden bitartean, elkar ikusten dugu...
eta...
Elkarrek bere burua ikusten du ispiluan...!
Gure nahia:
hegal handi-handiak Elkarrentzat...!
Guy Denning |